XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Sir Solomon, ordea, zearo mozkortuta omen zegoan!.

- Ori ere errez faltsifikatzen dela, zuk ondotxo badakizu.

- Bai. Aski da inyizioz zaiñetara alkool-pittin bat sartzea, erailbearra baiturik dagola.

Isillaldi luze baten ondorean, Sherlock Holmes mintzatu zan berriro: - Ez al da au gauza arrigarria? 60.000 duro galdu izateak beartu nau len auzi ontan sartzera.

- Eta orain kapela galtzeak bultzatzen nau auzi au argitzeko zuei laguntzera, kapela galdu ez ba'nu ez bait nuan zuekin topo-egingo, eta, auzia itxirik zegoalakoan, pake gozoan geldituko bait nintzan.

Donosti zarrean, kapeldegi baten aurretik igarotzean, - Maixux asarretu ez dedin, arek emandakoaren antzeko beste kapela bat erosi bearko dut - esanaz, barrura sartu zan bi mikeleteekin Sherlock Holmes: - Jauna: Kapel oni barrungo larruleunean, itz auek ezarriko al zeniozke?.

- Oietxek berak ezarri bait zituan asko maite dedan adiskide on batek, berak eman zidan eta galdu berria dedan kapel batean.

- Jauna, kapel-barruan itzak eta izenak jartze ori ingladerritarron oitura izan bear du.

- Orixe bera eskatu bait zidan orain lau egun, illik aurkitu duten injinieru orrek @-, azaldu zuan kapeldegiaren nagusiak.

- Jaun ori ezagutzen al zenuan?
- Bai orixe. Emen egiten zituan kapel-erosketak.

- Maiz gaiñera.

- Oso gizon txukuna bait zan.

- Oraindik bankura eraman gabe daukat bere azkeneko etorreran bete zidan txeke-orria.

- Eta ori esatean, orri ura erakutsi zion Sherlock Holmes'i.

- Jainko santua!-, oiu egin zuan onek -. Orri au ezker batek idatzia da!.

- Bai Jauna, bai Sir Solomon Newfork ijinierua ezkerra zan.

- Eskerreko eskuz idazten zuan beti idazten zuan guztia - esanaz sendotu zuan kapeldigo jabeak, Sherlock Holmes'en igarketa.

- Nik zuzen pentsatzen nuan bezala, ustelak atera dira zuen usteak, - ziri-sartu zien Watson sendagilleak gure iru adiskideei, kapeldegitik irten ziranean.

- Sir Solomon Newfork ez du iñork il.

- Berak il du bere burua.

- Ezkerra zalako ezkerrean zeraman pistola.

- Eta mozkorturik zijoalako, erori egin zan, eta erortzean, bera oartzeke, sutu egin zitzaion pistola, eta tiro aren bala, eskerreko saietsetik sartu zitzaion.

- Ezkerreko eskuan zeraman pistolatik irten bait zitzaion!.